
IGNAZIOTAR LURRALDEAK turinea gaikako turismo web orrialde berriarekin elkarlanean diardu.
BERGARAN UDAKO BISITA GIDATU BEREZIA:
Andres de Madariaga Zalduna
Bergara eta XVII. mendea
Andres Madariaga Amatiano bergararrak (1628-1699), txikitatik umezurtz geratu zenak, jaioterria utzi zuen eta XVII.mende urrun hartako ekonomia-zentroetarantz abiatu zen. Ibilbide horretan, Europako antzoki barroko hartan antzezten ari zen tragikomedian, antzezle nagusietakoa izatea lortu zuen.
Andres Madariaga Amatiano jaunak munduan izan zuen garrantzia historikoa ezagutarazteko helburuarekin, Bergarako Udalak honako kultur jarduera hau antolatu du: lehenik, dokumental bat ikusiko dugu berari buruz eta Jesulagunen Ikastetxea izandakoaren elizan 2009/10 egindako arkeologia-indusketei buruz; eta ondoren, garai hartako Bergaratik zehar bisita gidatua egingo dugu.
Bisita gidatu hauen bidez, Bergarako Pertsonaia ezezagun hau aurkeztu nahi dugu. Lima-ko Kontu Auzitegiko Kontadore izan zen Peru-ko Erregeordearekin, eta zeregin horiek eragina izan zuten garai hartako potentzien arteko politikan eta nazioarteko harremanetan. Halaber, beste jaioterriaren eraldaketan ere eragina izan zuen. Hasteko, eliza-mausoleoa eraikitzen lagundu zuelako; eta azkenik Bergarako garai ezezagun horretatik oraindik ere gelditzen diren zenbait aztarna daude.
Obra handi honen bidez, Iñigo Loiola fundatzailearen jatorrian bertan Jesusen Lagundia ezartzen eta garatzen ere lagundu egin zuen
Ignaziotar Lurraldetik, Loiolako Ignaziok bere haurtzaroa eta gaztaroaren zati bat igaro zuen lurraldetik, alegia, San Francisco de Borjak gure lurraldean utzitako lorratza jarraitzea proposatzen dugu.
Proposamen horrek, ibilbide horrek, gutxi gorabehera, San Francisco de Borjak, Gandiako IV.Duke, Llombayeko markes, Kataluniako erregeorde eta Alexandro VI.aren birloba izan zenak, egindako bidea berpizten du eta baita apaiz ordenatu eta bere bizileku izandako lekuak ere, 1551. urteko apirilaren 6tik 1553. urteko martxoaren 29ra. Gandia utzi ondoren, Erromara joan zen, ondoren Gipuzkoan izandako jesuita bizitzari hasiera emateko.
1510. urtean Gandian jaio zen; haren 500. urteurrena ospatzen da aurten.
Hiru eskualdetako XVI.mendeko erretaula eta kapera ikusgarriak bisita gidatuetan ikusi eta ezagutzeko aukera.
DEBAGOIENA, bisitak aurrez eskatuta telefono honetan: 943 796463
UROLA ERDIA, bisitak aurrez eskatuta telefono honetan: 943 151878
UROLA GARAIA, bisitak aurrez eskatuta telefono honetan: 943 250681
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>