GR-120. The route of the three temples, From Loyola to Arantzazu in the footsteps of Saint Ignatius

Bere garaian Loiolako San Ignaziok egin zuen
bezala, gaur egun GR-120 Hiru Tenpluen Ibilbideari jarraituz egin daiteke Loiolatik Arantzazurako bidea, Antiguako ermitatik igaroz.
Ibilbideak Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoienako ingurune eta paraje ederrak igarotzen ditu, eskualde horietako hiru monumentu esanguratsuenak lotuz: Loiolako Santutegia, Zumarragako Antiguako ermita eta
Oñatiko Arantzazuko Santutegia. San Ignazioren erromesaldi luzearen lehenengo etapa da hau, Arantzazuko santutegiraino eraman zuena hain zuzen ere.
45 km-ko ibilbidea Loiolako santutegiaren konplexu monumentalean hasten da, Izarraitz mendigunearen oinean. Igarate eta Pagotxeta lepoetan barrena, Zumarragako Antiguako ermitara iristen da. Gero Aizkorri-Aratz parke naturalean sartu eta pasaia idiliko eta artzaintza guneak zeharkatu ondoren, Oñatiko Arantzazuko santutegira iristen da.
Ibilbideko paisaiei eta hiru tenpluen balio historiko, artistiko eta kulturalari ibilbidearen balio espiritual eta emozionala gehitu behar zaio. Kontuan izan behar dugu zenbat erromes etortzen diren urtero Hiru Tenpluetara.