Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Berriak Ignaziotar lurraldea zure eskuko telefonoan

Ignaziotar lurraldea zure eskuko telefonoan

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

TIMovil_Eu

HIRUTUR GIDA

HIRUTUR proiektuak Ignaziotar Lurraldeari buruzko turismo informazioa jasotzen duen mugikorrentzako gida bat da. Lurralde honek Gipuzkoako Urola erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeak barne hartzen ditu.

GIDAREN EDUKIA
Menu nagusian sartzean honako informazioa aurki dezakezu: Ignaziotar Lurraldeari buruzko informazioa, hiru eskualdeen informazioa telefono interesgarrienekin eta dei zuzena egiteko aukerarekin, turismo bulegoak, jatetxeak, ostatuak, museoak, herriak... baita GR 120 ibilbidearen mapa interaktiboa ere.

 

DESKARGATZEKO AUKERAK

1. SMS
"HIRUTUR" 5195 zenbakira
Kostua: 0,15 + B.E.Z

Bidali ezazu SMS bat "HIRUTUR" hitzarekin 5195 zenbakira , berehala beste SMS bat jasoko duzu. Bertan, lotura zuzen bat agertuko zaizu gida deskargatu ahal izateko.

2.INTERNETA MOBILEAN
mobi.baturamobile.com/hirutur
Konexioaren kostua: operadorearen arabera
GPRS konexioa

Metodo honekin, munduko leku guztietatik deskargatu dezakezu aplikazioa Internet bidez, helbide honetan: http://mobi.baturamobile.com/hirutur(i-moderako ez da baliagarria). Beharrezkoa da GPRS konexioa aktibatuta edukitzea.

3.MOBIL BATETIK BESTERA
kostua: SMS

"Pasalo" aukerarekin, aplikazioa instalatuta duen mugikor batetik, aplikazioaren lotura duen SMS bat bidali dezakezu beste mugikor batera.

4.ORDENAGAILUTIK MOBILERA
Berehalako deskarga ordenagailura
Doan

Aplikazioaren artxiboa ordenagailura deskarga dezakezu eta ondoren Bluetootharen bitartez mobilera bidali dezakezu.
Deskarga ezazu hemen: http://www.baturamobile.com/clientes/jarhirutur.jar