Interpretazio Zentroa

Antioko interpretazio zentroa ermitaren ondoan dago eta eskualdeko turismo bulegoaren egoitza da, besteak beste. Bertan, Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eta Ignaziotar Bideari buruzko informazio gunea aurkituko du bisitariak.

1.305 metro karratuko eraikin moderno honek erakusketa finko zein ibiltarientzako espazioez osatuta dago, eta taberna-jatetxe bat ere badu. Zumarragaren eta Antioko baselizaren bilakaera historikoa ezagutzera emateaz gain, herriaren historia jasotzen du interpretazio zentroak, hasi XIV. mendean eta gaur egun arte. Ukipen-panel, testu, argazki eta bideoen bitartez bailararen eboluzioaz, baserrietaz, usadioetaz eta burdinaren eta trenaren garrantziaz jabetuko da bisitaria, besteren artean. Honen harira, aipatzekoa da Urolako Tren zaharraren bagoi baten erreplika gordetzen duen gunea. Bestalde, Zumarragako zenbait biztanlek herriak eta ermitak betidanik izan duten harreman estuaz azalpenak ematen dituzten 14 minutuko ikus-entzunezkoa ere ikusgai dago.

Antioko Interpretazio Zentroa (Turismo Bulegoa)

Goi sasoia: ( Aste Santua, Uztaila eta Abuztua) : 10:00-14:30 eta 16:00-19:30
Behe Sasoia: Asteartetik- ostiralera: 10:00-14:30 aste buruak eta jai egunak: 12:00-14:30 eta 16:30-18:30

Antiguako Bidea z/g 20700 Zumarraga
Tf.: 943 72 20 42
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

FaLang translation system by Faboba

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site