Aizkorri-Aratz Natur Parkea

Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eratutako lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.

Kareharria da nagusi bertan, hari loturiko paisaia eta egiturak, mendikatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoak direlarik. Lurpeko uren zirkulazioak, esaterako, galeria-sare handiak sortu ditu. Bestetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak gordetzen duen kultura-ondarea ere nabarmena da.

Naturaz gozatzeaz gain, erlijio-gune garrantzitsua den Arantzazuko Santutegia, monumentu megalitikoak, ikazkintza eta abeltzaintzarekin loturiko hainbat egitura bertatik bertara ezagutzeko aukera ere badago Aizkorri-Aratz natur parkean.

NATURA

Flora: Ameztiek, pagadiek, mendiko larreek eta koniferoen baso-sailek estaltzen dute Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremurik handiena. Aberastasun handiko naturgune honetan, landaredia berezia duten inguruak daude eta gailurretan hazten den flora ere aipagarria da.

Fauna: Ekosistemen aniztasunak bere isla du bertan bizi diren espezieetan: gailurretako uhandrea, baso igel iberiarra, belatz handia, sai arrea, sai zuria, belatxinga mokohoria, belatxinga mokogorria, elur-lursagua, lepahoria, ipurtatsa, basakatua, hainbat saguzar- espezie... Bestalde, udaberritik udazken bukaera arte ohikoa da ardi latxak goiko larreetan bazkan ikustea.

KULTURA

Gizakiaren presentzia inguru honetan milaka urteko historia du. Bertan ibilitako gizakiek utzitako aztarnarik nabarmenenak monumentu megalitikoak dira. Artzaintzak, ikazkintzak eta bestelako jarduerek ere bere arrastoa utzi dute. Bestalde, bereziki aipagarria Arantzazuko Santutegiaren presentzia, sinesmen eta kulturaren gune garrantzitsua den heinean.

Haiekin batera, Arrikrutzeko kobak ere ingurunearen kultura-ondarearen berri ematen du.

FaLang translation system by Faboba

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site