Arantzazuko Santutegia

Euskal Herriaren bihotzean dagoen Santutegi hau, espirituarentzako gune aparta izateaz gain, euskal arte garaikidearen azalpen adierazgarrienetakoa da.

Inork ez du zalantzan jartzen Loiolako San Ignazio Arantzazuko Andre Mariaren Santutegi honetan izan zela (1522). Bere bihotz-berritzeak hona ekarri zuen, Montserratera bidean, eta hemen egin zuen berak "probetxugarri" izan zitzaiola aitortzen duen gau-beila.

Gaur egun ez da ezer gelditzen lehen santutegi hartatik. Santutegiari buruzko lehen aipamen historikoak Esteban de Garibayrenak dira. Tradizioak dio, 1468ko udaberrian, Baltzategiko Errodrigok, bere artaldea bildu nahirik zebilela, dei egiten zion ezkila baten soinuari jarraituta Andre Mariaren irudia aurkitu zuela. Miraritzat hartu zen aurkikuntza honek berehala jarri zituen erromesak Arantzazura bidean.

Hiru sute izan dira Arantzazun; azkenekoan, 1834ean, erabat kiskalduta geratu zen. 1950ean, gaur egin daukagun eliza berria eraikitzen hasi ziren. Sáenz de Oiza eta Laorga arkitektoek eraiki zuten. Santutegiko leizearen gainean jasoa, harkaitzean gora altxatzen da harri bizitan. Harrizko hiru dorreek arantzaren puntak irudikatzend dituzte. Eliz atarian, Jorge Oteizaren Pietatea altxatzen da sufrimenduaren galderaz tente. Azpian 14 apostolu, gizon eta emakume guztion argazki.

Elizako misterioara sartzeko, erraietara jaitsi eta Eduardo Chillidaren burdinazko ateak igaro behar dira. Barnean, egurrak berotutako kolore bilduan, Lucio Muñozen erretaula bikaina aurkitzen dugu, 600m2 dituen egurrezko paisaia polikromatuan. Eta erdian, Andre Mariaren XIII. mendeko irudi txikia. Xabier Alvarez de Eulateren beirateetan gozatutako argi apala sartzen da "mendiko ermita" honetara. Irudia dagoen lekuko margoetan Xabier Egañak salbazioaren historia erakusten du emakumearen misterioan.

Kriptara jaitsiz gero, Nestor Basterretxearen margoetan giza historiaren bilakaera eta Jesus Berpiztuaren mundu berria agertzen zaizkigu.
Irailaren 9an ospatzen da Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Andre Mariaren eguna. Maiatzetik urrira bitartean, Euskal Herriko herri ugari erromes etortzen da Arantzazura, txandaz dogokion egunean. Bi urtez behin Arantxa izenekoen erromesaldia ere izaten da.

"Gandiaga Topagunea"

Topaketarako eta Elkarrizketarako lekua. Kulturgune hau lehenengo Seminarioaren eraikina berrituz eratu da, itxura moderno berrian. Baldintzarik gabeko elkarrizketarako gune nahi du izan. Batzarrak egiteko prestatua dago.

"Misterioa"

santutegia2

Gandiaga Topagunearen eta Basilikaren tartean dagoen eraikin txikia da."Misterioa" izena han bertan dagoen Oteizaren irudiak ematen dio: Arantzazuko fraidea Andre Maria eta Jesus haurra herriari eskaintzen. Isilik, hausnarketan eta bila egoteko lekua da. Bertan dauden irudiak: elorria sarreran, bizitzaren irudi; harkaitza, ura dariola; eta inguruan testiguak, ezagunak batzuk, ezezagunak gehienak. Leku txiki eta berezi hau bidez lotua dago kulturarekin eta Basilikarekin, pertsona bakoitzak bere bidea egin dezan: batzuek bere giza bokazioaren garapenean, beste batzuek kristau-fedearen topaketan eta ospakizunean.

FaLang translation system by Faboba

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site