Loiolako Santutegia

Monumentu Gunea

Honakoa dugu Ignaziotar Lurraldearen bihotza eta arima, santuaren jaioterria. Loiolako Santutegiko monumentu gunea Erdi Aroko Loiolatarren Dorretxearen (Etxe Santua) inguruan urteen joanean elkartu diren eraikinek osatzen dute.

Erdi-erdian, izaera erlijioso eta espiritualeko eraikin hauen guztien artean indar handiz agertzen zaigu Loiolako Basilika, goiko aldean kupula handi bat duela eta ataurrea, berriz, Espainiako barrokoaren modalitate jori eta oparoa zen estilo txurrigereskoan egina.

Loiolatarren Dorretxea - Etxe Santua

etxe-santua

Oñatz eta Loiolatarren Erdi Aroko Dorretxe zaharrean jaio zen Loiolako Iñigo 1491ean eta han bihurtu zen Jainkoarengana 1521ean. Etxe hau dugu Loiolako Santutegiaren bihotza eta haren izatearen muina.

Etxe ikusgarri honen beheko zatia harrizkoa da, ia erabat itsua, habe eta hutsarterik gabea. Benetako gotorleku bat zen, XIV. mendearen amaiera aldera Iñigoren herenaitonak, Beltran Ibañez Loiolakoak, eraikia.

Goiko zatia, berriz, adreiluan egina da, mudejar itxura garbikoa, leiho ugariz eta ertzetan lau garita handi apaingarrirekin, eta begizta-sare mudejarrez apainduak. Ez da dorre militarra, jauregia baizik. Iñigoren aitonak, Juan Perez Loiolakoak, egin zuen 1460ean.

Gaur egun jendearentzat irekia dago eta bisitatu egin daiteke, entzungaien laguntza duten ikustaldien bidez. Entzungai horietan San Ignazioaren bizitzaren berri ematen da eta Oñatz-Loiolatarren eguneroko jarduna nolakoa zen ere ezagutu daiteke etxeko geletan harat-honat ibilita. Horien guztien artean Konbertsioko Kapera izenekoa aipatu dezakegu, eraikinaren azken solairuan dagoena, gela horretan gainditu baitzituen Loiolako Iñigok ebaketak eta heriotza arriskua. Sendatzen ari zela Kristoren eta Santuen gaineko hainbat liburu irakurri zituen eta horien bidez etxeko otoiztegian ikusi zuen bizimoldez aldatu behar zuela eta Jesukristoren bila erromes joan. Hala egin zuen eta, ondorioz, santutasun bideari ekin zion, Loiolako Ignazio Santua bihurtzeko.

Loiolako Basilika

basilikaBasilika hau arkitektura barrokoaren erreferentzia garbia da. XVII.mendean hasi zen eraikitzen, eta 1738an inauguratu zen San Ignazioren ohorez.

Tenplu ikusgarri hau Berniniren ikasle zen Carlo Fontana arkitekto italiarrak diseinatu zuen, Vatikano txiki baten antzera eta Zaldua, Lekuna eta Ignacio Ibero maisu euskaldunek egin zuten. Estilo barrokoa garbi-garbikoa denez, oin zirkularra du eta kupula eder-bikainak eta linterna ikusgarri batek osatzen dute multzoa. Aldare nagusia estilo txurrigereskoan egina da eta erdian San Ignazioren zilarrezko irudi bat dago, 1758az geroztik.

FaLang translation system by Faboba

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site