Inazio Loiolakoa, San

  • 1491
    San Inazio Loiolakoa santu izenaz ezaguna egin den Eneko Oinaz Loiolako 1491ko abenduaren 24ean jaio zen, Azpeitian (Gipuzkoa).
  • 1505
    Arevalora joan zen, Gaztelako Kontadore Nagusiaren etxera. Bere aita oinaztarren aldekoa zen eta hark erlijio bidea har zezan nahi izan zuen, baina Inaziok bizitza militarra nahiago izan zuen. Gaztelako koroaren zerbitzuan aritu zen 1506-1517 bitartean. Komuneroen matxinadan eta Nafarroako errege eta frantsesen kontrako borrokan zenbait ekintza militarretan parte hartu zuen. Gorteko eta jaruegiko gizon bihurtu zen.
  • 1521
    Iruñeako Ziudadela gotorkeluan borrokan ari zela zauritu egin zuten. Jaiotetxera itzuli zen sendatzera, eta hor hasi zen bere Jainkoaganako bidea. Gaixoaldi luzean santuen bizitzak irakurri ondoren, bizimoduz erabat aldatzea erabaki zuen, armak betirako utzita.
  • 1522
    Osatu zenean, Lurralde Santuetara erromes joan zen, Arantzazun eta Montserrateko monastegian ere geldituz. Bizitza militarrean egindako bekatuen aitormena egin zuen eta Manresan urtebete igaro zuen, otoitzean, penitentzian eta apostolutzan. Orduan idatzi zuen bere lehen obra espirituala, gero "Ejercicios espirituales" liburuan bilduko zuena.
  • 1533
    Unibertsitateko ikasketak egiten hasi zen Bartzelonan, apostulutzarako prestatzeko asmoz. Alcalá de Henaresen jarraitu zituen ikasketak, eta Parisen filosofia eta teologia ikasi zituen. Bere "gogo-jardunak" entzutera erakarri zituen hainbat unibertsitario -horien artean San Frantzisko Xabierkoa-; horietako sei lagunekin osatu zuen gerora Jesusen Lagundia izango zenaren hasierako taldea.
  • 1535
    Paris utzi eta bere jaioterrira itzuli zen, Azpeitira.
  • 1540
    Jesusen Lagundia sortu zuen.
  • 1541
    Lagundiko general, buru aukeratu zuten. San Ignazio Erroman geratu zen, besteek misiolaritzarako bidea hartzen zuten bitartean; gogo-jardunak antolatu eta jendea bereganatzeko saioak egin zituen
  • 1551
    Apostolutzarako prestaketaz arduraturik, Ikastetxe Erromatarra eraiki zuen, gero Unibertsitate Gregoriarra izango zena. Hedapen bizkorra izan zuen lagundiak; Asiako lurraldeak ebanjelizatu eta Europako protestantismoari aurre egitera joan ziren jesuitak.
  • 1556
    Erroman hil zen, uztailaren 31n.
  • 1622
    Gregorio XV.a Aita Santuak kanonizatu egin zuen Frantzisko Xabierkoarekin batera, martxoaren 12an. San Ignazio Loiolakoa Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindaria da.
FaLang translation system by Faboba

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site