Hiru Tenpluen Ibilbidea oinez

GR-120. Hiru Tenpluen Ibilbidea, Loiolatik Arantzazura San Ignazioren bidetik

Loiolako San Ignaziok bere erromesaldi luzean egin zituen lehen urratsak jarraituz, gaur egun Hiru Tenpluen Ibilbideari esker osatu daiteke Loiolatik Arantzazurako bidea, Antioko ermitatik igaroz. Hauxe da Ignaziotar Bidearen hasiera, hau da, 1522. urtean Loiolako Ignazio zaldunak bere etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia birsortzen duen bidearen lehen zatia.

GR-120 izeneko ibilbide hau Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiena eskueldetako paraje ederrak zeharkatzen ditu, bertan dauden hiru monumentu esanguratsuenak lotuz: Loiolako Santutegia, Zumarragako Antioko ermita eta Oñatiko Arantzazuko Santutegia.
San Ignazioren jaiotetxean hasten da 45 kilometroko ibilbidea, Loiolako santutegian, alegia. Izarraizko oinetatik abiatu eta Igarate eta Pagotxeta lepoetan barrena, Zumarragako Antioko ermitara iristen da bidea. Jarraian, Aizkorri-Aratz natur parkean sartzen da eta artzaintza gune ikusgarriak zeharkatu ondoren, Oñatiko Arantzazuko santutegira iristen da. Hiru etapetan egin daiteke ibilbidea, bidean bi egonaldi eginez.
Erromes ugarik bisitatzen ditu urtero Hiru Tenpluak, bai bere balio historiko, artistiko eta kulturalari esker baita ibilbideak beraientzat duen balio espiritualagatik ere.

FaLang translation system by Faboba

GR120 Fitxa teknikoa etapaz etapa

  • 1

  • 2

  • 3

Irteera-puntua: Loiola
Helmuga: La Antigua
Distantzia: 15,1 km
Denbora: 4:00
Desnibel metatu positiboa: 835 m
Zailtasun maila: Ertaina
Ibilbidea: Loiolako Santutegia, Igarate, Pagotxeta, Antioko Baseliza

gr120 1etapa

Irteera-puntua: Antioko Baseliza
Helmuga: Brinkola
Distantzia: 16,5 km
Denbora: 4:00
Desnibel metatu positiboa: 586 m
Zailtasun maila: Ertaina
Ibilbidea: Antioko Baseliza, Zumarraga, Irazola baserria, Atagoiti, Santa Marina, Mirandaola, Telleriarte, Brikola.

gr120 2etapa

Irteera-puntua: Brinkola
Helmuga: Arantzazu
Distantzia: 10,7 km
Denbora: 3:30
Desnibel metatu positiboa: 762 m
Zailtasun maila: Ertaina
Ibilbidea: Brinkola, Barrendiolako Urtegia, Arantzazuko Santutegia.

gr120 3etapa

eskuorria

Ignaziotar Bidea

Loiolako Ignaziok osatu zuen erromesaldiaren zatia da, Loiolatik Manresaraino doana.

irakurri

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site