XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Baldatarren Dorretxea (Azkoitia)

Bailarako beste dorretxeen antzera, Baldakoa ere Enrike IV.aren aginduz bota egin zuten eta XIII. mendeko dorreak zuen defentsarako itxura kendu zitzaion. Bandoen gerran Ganboatarren guneetako bat izan zen etxea hau. Gainera, etxe horretan bizi izan zen Marina de Licona, San Ignazioren ama, 1467an Beltran de Loyolarekin ezkondu aurretik. Kapera txiki bat du jesuiten sortzailearen ohoretan.

Eraikin honek, erdi aroko elementuak mantendu ditu. Aro honetan protagonismo handia izan zuen Baldako monasterioarekin batera, antzinako parrokiarekin batera, alegia; gaur egun hilerria dena.

Aurrealdean, Balda plazan, Oteizaren eskultura bat dago.

FaLang translation system by Faboba