XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Floreaga Dorrea (Azkoitia)

Sancho Sánchez de Zuazolaren orube zaharraren gainean eraiki zuen bere biloba Pedrok eraikin berezi hau. Biloba hau Karlos V.a enperadorearen diruzain nagusia izan zen eta 1515 inguruan eraiki zuen eraikin mudejar hau. 1677an Garciezko kondeen administraziora igaroko da eta jatorrizko distira galduko du.

Denborarekin nekazarien etxe bihurtu zen jauregi honetan jaio zen 1904an Atano III.a pilotari ospetsua, Azkoitian hain bertakoa den kirolaria, hainbeste une on eman diona. Gaur egun Joseba jatetxea dago eraikin horretan.

FaLang translation system by Faboba