XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Azkarate-Marutegi jauregia (Bergara)

XVI. mendean, Errege Kontadore zen Marutegi berak egin zuen eraikin honen berreraikuntzak Bergarako arkitektura zibilean berriztapen garrantzitsuen sarrera suposatu zuen. Apainduren gustu finak eta materialen hautatze zainduak, XVI. mendeko berpizkundeko eredu bilakatzen dute eraikin eder hau.

Eraikinak behe solairua, bi pisu eta atikoa ditu. Kanpoaldean, behe solairua banantzeko erlaitz landu dotore bat dago (aingeru handiak, landareak, nereidak eta tritoiak).

Lehen solairuak lehen aldiz apurtu zuen ordura arte Bergaran Erdi Aroko eraikinek jarraitzen zuten estiloa. Egun XVII. mendeko izkina-balkoia ikusten dugun angeluan izkina-leiho bat ireki zuen. Balkoiaren gainean ikusten dugun armarria Azkarate-Marutegi familiarena da.

Baina, dudarik gabe, elementurik aipagarriena, San Pedro kaleko fatxadan sakabanatuta dauden 53 zeramikazko plakak dira. Jatorriz, plaka hauek XVI. mendeko berogailu alemaniar baten zatiak ziren, baina dekorazioa hain aberatsa zenez, fatxada nagusian jartzea erabaki zuten. Plaka guztiak polikromatuak dira eta irudien artean Karlos V. Erregearen irudia dago, Eguzki erregea bezala irudikatuta.

XVIII. mendean Agirrebeña familiak jarauntsi zuen jauregia, horregatik deitzen zaio baita ere Agirrebeña-Etxea.

FaLang translation system by Faboba