XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Jauregi Etxea (Bergara)

Egun ikusten dugun eraikin honek, hainbat berrikuntza jasan ditu. Gaur egun bost altuera baditu ere, jatorrizko egiturak, XVI. mendekoak, hiru solairu baino ez zituen: harlanduzko behe solairua, lehen solairua eta atikoa.

Eraikin honetan elementurik adierazgarriena Bidekurutzeta kaleko fatxada apaintzen duen iztukuzko baxuerliebea da. Oin nagusian, gorteko irudiak agertzen dira; errege-erreginak, aginte-makila eta guzti, borrokan dauden oreinak, trobalariak keta basurde ehiza. Eta baxuerliebea osatzeko landareak, loreak, fruituak, hegaztiak eta haur txikiak.

Badirudi baxuerliebe hau germaniar jatorrizko XV. mendeko egurrezko grabatuetan oinarrituta dagoela.

Ezkerreko leihopean aurkituko ditugu izaera erlijiosoa duten irudi bakarrak: lau ebanjelarien sinboloak.

Solairu nagusiko erliebea figuratiboa bada, goiko solairuetakoa latzagoa da eta irudi geometrikoak dituzte. Irudien ugaritzeak "horror vacui" efektua sortzen du fatxada osoan. Fatxadaren goiko eta beheko parteek erlaitza dute eta alboetan amaitzeko, garaian oso ohikoak ziren dekorazio kordoia erabili ziren.

Irudien errealismoak estilistikoki bat egiten du azken gotikoarekin eta Erdi Aroko gaiekin. Honi oposatuz, eraikuntzaren kanpoaldeko dekorazioa dela eta, hiribilduko, zein probintzia osoko lehen jauregi etxetzat hartzen da.

FaLang translation system by Faboba