XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Ondartza Komendadorearen etxea (Bergara)

Ondartzatarren leinua da, ustez, Bergaran dagoen leinurik zaharrenetarikoa. Seniderik esanguratsuena izan zen On Andres Martinez de Ondartza Komendadorea XVI. mendean bizi izan zen eta 53 urtez erregearen administraziorako egin zuen lana, Fernando Katolikoaren agintaritzapean lehenengo eta ondoren Karlos V.rentzat. Honek eman zion bere abizenaren maiorazkoa eta 1536an, egun ikusten dugun jauregia eraiki zuen.

Eraldaketa batzuk jasan baditu ere, oraindik mantentzen ditu jatorrian zituen 5 altuerak eta egiturako oinplano karratuaren aztarna batzuk. Adibidez, azken pisuko 4 garitoiak jatorrizko jauregiko oinplano karratuaren lau hertzeekin bat egingo lukete.

Eraikin honetako elementurik garrantzitsuenak Bidekurutzetako fatxada nagusian aurkituko ditugu. Behe solairuan bi arku dotore ditugu, hauen dobela handiak ederki landuak. Arkuen gainean, lehen solairuaren mailara, Ondartza - Araotz familiaren armarria Santiagoren gurutzea gainean duela.

Gorago, garai honetako beste jauregi askotan gertatzen zen bezala, burubiko arranoa irudikatzeko, armarriaren neurria asko handitzen da.

FaLang translation system by Faboba