XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Gabiria eta Ozaeta Dorreak (Bergara)

Gabiria Dorrea.

Gabiria familiaren leinua XIII. mendean jaio zen, Lope García de Ozaeta jaunak orube berria erosi eta bere semeak Gabiria abizena hartu zuenean. Hala ere, maiorazkoa ez zen XVI. mendera arte sortu, eta XVII. mendean baieztatu zuen Felipe III.ak.

Erdi Aroko dorrearen berreraikuntza eta handitze lanen ondorioz, etxe handi baten aurrean gaude. Oin angeluzuzena, batik bat, harlangaitzez egina. XVII. mendean (1619 eta 1634a bitartean) jauregia handitu egin zuten. Gainera, egun ikusten ditugun leihoak, armarria eta sarrerako atea ere egin zituzten.

Behe solairua upategiari dagokion gune bakar eta oso ilun batek osatzen du. Sarrera ateburua duen bao batek osatzen du. Husguneak eta garitoiak inguratzen harlandua. Zeramikazko lau isurkiko estalkia du. Garitoiak estalkia baino beherago ageri dira, izan ere, hegalen mailan moztuak izan ziren. Hego-ekialdeko ertzean, armarri handi bat dauka.

Sotoetan jatorrizko dorrea izan zitekeenaren lauki zuzena osatzen duten 1.30 metro inguruko lodiera duten hormak ikus daitezke. Beheko solairuak aireztapen irekidura txikiak ditu eta ate nagusia listelatua da eta goian inskripzioa du.

Bigarren pisuan hainbat leiho daude. Eskuineko fatxadan handitzearen marka ikusten da, eta gehitutako hormako leihoak fatxada nagusikoak bezalakoak egin ziren. Horma zaharrean, berriz, jatorrizko leihoen aztarnak ikusten dira.

Ozaeta Dorrea.

13ozaetaOzaetako Dorrea XVI. mendean eraiki zen Zubiaurre auzoan, Deba ibaiaren ondoan, eta familia berak Erdi Aroan zuen dorretxetik gertu. Erdi Aroko dorretxe gehienak bezala, aurretik zegoena XV. mendean mutuldu egin zuten Enrike IV.aren aginduz.

Dorretxe berria eraiki zenean bake garaia bizi zuen Bergarak. XVI. mendean, jauntxoek gerrateak utzi eta errege administrazioan hasi ziren lanean, horregatik, beraien etxeek ez zuten funtzio militarra baizik eta egoitzazkoa. Hala ere, familiek beraien leinuen garrantzia eta boterea adierazi nahi zuten eraikitzen zituzten eraikinetan. Honen adibide dugu Ozaetako Dorrea, non fatxada nagusi bakoitzean familiaren armarri bana dagoen.

Dorretxe honen egitura apur bat laukizuzena da eta hiru solairu, atikoa eta sotoa ditu. Hormetan, eraikinari jauregi itxura ematen dioten bao ugari daude, baina XVI. mendean eraiki bazen ere, eraikuntzan erabili ziren elementu batzuk, Erdi Aroko gotorleku militarrak gogorarazten dituzte: besteak beste, garitoiak eta fatxada nagusiko arma patioak.

Errekarantz ematen duen albo-fatxadan aipagarria da behe solairuko hiru arkudun galeria. Arkuak zutabe poligonaletan sostengatzen dira. Fatxada honek eta nagusiak ematen dio eraikinari izaera. Beste bi fatxadak ez dira ia tratatu, sinpleak dira eta apaindurarik ez dute. Egun, dorretxe honetan jatetxe bat dago.

FaLang translation system by Faboba