XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Artazubiaga eta Andikano-Zelaa (Arrasate)

Artazubiaga Etxea

Bañez de Artazubiaga etxetzarra XVI. mendean eraiki zen, Arrasateko hirigune historikoaren erdi-erdian. Jatorrizko eraikinetik, Iturriotz kaleko fatxada nagusia baino ez da mantendu, nahikoa, jauregi hau garai batean Arrasaten zegoen jauregirik eder eta interesgarriena dela ikusteko.

Bañez de Artazubiagatarren leinua Bedoñatik Arrasatera mugitu zenean eraiki zen etxe hau. Bedoñako elizatea Oñatiko Kondearen menpe geratu zen eta Bañez de Artazubiagatarrek, beraien leinua Kondearen menpe utzi baino, nahiago izan zuten beraien dorretxeari sua eman eta beraien lur-soroak utzi, beraien egoitza Arrasaten eraiki eta Errege Koroaren babespean egoteko.

Eraikinaren elementuei dagokionez, fatxada harlanduzkoa da eta bi altueratan banatzen da. Beheko solairuan, alboetan idulkidun bi zutabe dituen sarrerako bao handia da adierazgarriena. Goialdean dituen molduretan, ondorengo esaldia irakur daiteke: "solus labor parit birtutem, sola virtus parit honorem" (Lanak baino ez du bertutea sortarazten, bertuteak baino ez du ohorea sortarazten).

Lehen solairuan burdin forjatuz eginiko balkoia aipagarria da. Baoa, garai hartako berpizkunde garaiko gustuarekin bat egiten duten taulamendu eta zutabe finez inguratua dago. Baoaren gainean Bañez de Artazubiaga familiaren armarria, non egoitza berriaren eraikuntzara bultzatu zituzten gertaerak azaltzen diren.

Andikano-Zelaa Etxea

14andikanoHareharriz eginiko eraikuntza hau Arrasateko herriko plazan aurkitzen da. Badirudi XVII. mendean eraiki zela herreriano estiloari jarraituz, estilo hau, hala ere, aurrealdean da adierazgarria bakarrik. Olarte Kantoira ematen duen beste hormak ez du beste inongo apaindurarik agertzen.
Etxaurrea elementu desberdinez apaintzen da. Alde batetik, leihoak eta ateak inguratzen duten harri landuak; beste aldetik, bi familia desberdinen armarriak, Andikano-Zelaa eta Loyola-Oñaztarrenak; eta azkenik, zura eta beira tartekatzen dituen galeria ederra.

XX. mende hasieran burututako zurezko galeria ikusgarri hau neogotikoa da, arku zorrotzez osatuta dago eta Katedral gotiko baten elementuak gogoratzen dizkigu, arrosa-leihoak eta obaloak besteak beste.

FaLang translation system by Faboba