XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Elexalde Jauregia (Leintz Gatzaga)

1374 eta 1493 urteak bitartean, Leintz-Gatzaga Oñatiko Kondearen menpe zegoen. Askatasuna heldu zenean, Leintz-Gatzagako leinurik garrantzitsuenetako batek, Elexaldetarrak, garai batean kondeak bere gaztelua zuen orubean eraiki zuen bere leinuaren etxebizitza.

Elexalde edo Torrekua deritzon jauregia San Inazio kalearen hasieran dago, baina hiribilduaren harresiaren kanpoaldean. XVI. mendeko eraikin bat da eta behe solairua eta altuera bat ditu. Aipagarria da fatxadako dekorazioa.

Behe solairuko sarrera errosetekin apaindutako dobelak dituen erdi puntuko arku handi bat da. Arkuaren alboetan, taulamendu bat eusten duten pilastra idulkidun finak daude.

Solairu nagusian, pilastrak eta frontoi txiki bat dituen leiho bat dago. Frontoiaren barruan familiaren armarria dago; lau kuartel, bitan lehoia dago eta beste bietan, arranoa.

Fatxadako eta sarrerako arkuko dekorazio finak adierazten du garai hartako plateresko estiloaren gustu fina.

FaLang translation system by Faboba