XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Otalora Dorretxea (Aretxabaleta)

XVI. mendean eraiki zen Otalora dorretxea Aretxabaletako Aozaratza elizatean dago, muino baten gainean, baserriek eta elizak osatzen duten auzunetik aldenduta. Gain batean dagoenez, eraikinak dituen bi bolumenak argi bereiz daitezke; batetik, etxea eta bestetik, dorrea.

Fatxada nagusia da eraikin osoan interesgarriena. Leihoa eta balkoia, eraikinaren ezkerraldean, moldurekin dago fintasunez apainduta. Balkoia inguratzen harlanduzko kasetoiak daude eta alboetan idulkia duten bi zutabe dotore ditu.

Erdian, sarrerako atearen gainean, Otalora eta Aiala-Galartza familien armarri handia dago. Familia hau On Martin Ruiz de Otalora eta Catalina Galartzaren arteko ezkontzaren ondorioz sortu zen.

Eskuman, leihoaren azpian, armarri inperiala. Honek adierazten digu nolako garrantzia izan zuen XVI. mendean familia honek. Karlos I. erregea eta haren semea, Felipe II.ak, Sancho de Otalorari, prestatutako zerbitzuengatik egin zioten oparia izan zen.

Baina dudarik gabe, jauregi itxura gehien bat hegoaldeko fatxadan hartzen du eraikin honek. Solairu nagusiko egurrezko korridoreak egoitza itxura ematen dio, Erdi Aroan eraikin mota honek jatorrian zuen defentsarako funtzioa alde batera utzita.

FaLang translation system by Faboba