Izaera humanistikoa

Jakinduriaren eta ezagutzaren garrantzia

XVI. mendean, Humanismoa eta Errenazimenduko ideiak hedatzen ari ziren. Kulturagatiko interesak eta ikasteari ematen zitzaion garrantziak unibertsitateak eta ikasle-egoitza nagusiak eta txikiak eraikitzea eragin zuen. 1540ko apirilaren 23an, Paulo III.a Aita Santuaren "Cum Attendi" bula lortu zen Oñatin Sancti Spiritus Unibertsitatea sortzeko. Euskal Herriko lehenengo unibertsitatea zen, Rodrigo Mercado de Zuazolaren ekimenari esker sortutakoa, eta Salamanca, Valladolid, Bolonia eta Pariseko unibertsitateen pribilegio berberak zituen. Teologia, Kanonak, Legeak eta Arteak irakasten ziren eta 1551eko Konstituzioetatik aurrera berritzen joan ziren Kapitulazioek arautu zituzten.

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea euskal Errenazimenduko eraikin garrantzitsuenetakotzat jotzen da eta, bertan, bereziki aipagarriak dira Pierres Pikarti eginarazitako fatxadaren apaindura eta kaperako erretaula***. Sarrerako arkuaren gainean Rodrigo Mercado de Zuazolaren irudi otoizlaria duen nitxoa dago, bere mausoleoan sortutako eredua errepikatzen duena. Barruan, aipagarriak dira klaustroko eskailerak lotzen dituen erdi-puntuko arkuz eratutako bi solairuko patioaren klasizismoa eta bere proportzioen edertasuna.

SANCTI SPIRITU UNIBERTSITATEKO ERRETAULA

izaera-humanistikoa-erretaula

Unibertsitateko kaperak gordetzen duen maisulan hau Pierres Picarti frantziarraren lana dela uste da. XVI. mende erdialdeko erretaula errenazentista estilokoa da.

Egitura argi eta erregularra du, eta erdiko kalean dauden irudiak dira aipagarrienak: San Migel dragoiarekin, kaperari izena ematen dion Espiritu Santuaren etorrera, eta Mariaren Zeruratzea aingerutxoz inguratuta. Tolestura eta irudien mugimenduak manierista estilora gerturatzen dira eta dinamismo handia ematen diote multzoari.

FaLang translation system by Faboba

Multimedia

Izaera humanistikoa

Debagoiena

Bisita gidatuak

Oñatiko Turismo Bulegoak hainbat ibilbide ezberdin eskaintzen dizkio bisitariari. Bisita gidatu hauetan parte hartzeko 24 orduko lehentasunarekin erreserba egitea beharrezkoa da.

Oñatiko Turismo Bulegoa
Tlfn. 943 78 34 53
E-mail: turismo@oinati.org

  • 1 bisita

  • 2 bisita

Sancti Spiritus Unibertsitatea.

Berpizkunde garaiko eraikuntza hau Euskal Herrian sortutako lehen unibertsitatea da.

Iraupena: 40 minutu inguru
Prezioa: Gutxienekoa, 10 Euro (Sei pertsonatik aurrera: 1,5 €/p)

Unibertsitatea eta Mikel Deunaren Parrokia.

Oñatiko eliza nagusiko eraikuntza lanak XV.mendean hasi eta hiru mendeetan zehar luzatu ziren. Ondorioz, hainbat estiloen arteko nahasketa biltzen du, gotikoa nagusia delarik. Klaustroa, Errukizko Amaren kapera eta Kondeen kripta dira osagai aipagarrienak.

Iraupena: Ordubete inguru
Prezioa: Gutxienekoa, 16 Euro (Sei pertsonatik aurrera: 2,5 €/p)

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site