Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size

Gatz Museoa (Leintz Gatzaga)

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

LEINTZ GATZAGAKO BIZIGARRIA

Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz GatzagakoGatz Museoa
bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.
Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozesu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

"Urre zuria" deitu izan dena estimu handiko ondasun ekonomikoa izan da, gizakien nahiz animalien elikadurarako funtsezko ezaugarriak baititu eta elikagaiak kontserbatzeko oso egokia baita. Gaur egun, zuzeneko nahiz zeharkako 14.000 aplikazio ditu.

Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz gatzaga itxi zen arte hain zuzen ere.


PROZESUAREN BILAKAERA


1. Burdin aroa
Ez dakigu zein unetan ohartu zen gizakia ur gazia botatzen zuen iturri honetaz eta ez dakigu ezta ere noiz ikasi zuen gatzaren ezaugarriez baliatzen, baina, iturriaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker -iberiar garaiko moneta bat, erromatarren zeramika-aztarnak, gatzez egindako kristalak, egur-zatiak... -, Burdin Aroan ustiatzen zela badakigu.

2. XVI. mendea. Dorla
XVI. mendeko dokumentu baten arabera, garai hartan gatzagak ur gazia biltzen zen putzu bat eta zortzi etxe zituen -dorlak-. Etxeetan burdinezko beste hainbeste galdara zeuden, izen berekoak, eta bertara isurtzen zen ur gazia. Azpian jarritako egurrak erretzean sortzen zuten beroari esker ura lurrin egiten zen eta gatza geratzen zen. Produkzioa uztailetik abendura baino ez zegoen martxan. Urteko gainerako hilabeteetan euri asko egiten zuenez uraren gatz-kopurua asko murrizten zen eta ustiapena ez zen errentagarria. "Opor-hilabete" horietan egurra biltzen zuten inguruko herri-baso sarrietan. Gaur, auzo horrek Dorleta izena hartu du.

3. XVIII mendea. Putzupada gurpila
1834. urtean haranean izandako uholde handien ondorioz gatzaga suntsituta geratu zen eta eskuzko ustiapena amaitu zen. Ustiapena Productos Léniz enpresaren esku geratu zen eta berreraiki eta instalazioak handitu zituen eta putzu gazitik 7 metroko sakonera zuen ura ateratzeko eta dorletaraino eramateko sistema hidraulikoa ezarri zuen: putzupada gurpila (gaur egun museoan berreraiki egin da).

Une horretan hasiko da benetan ustiapenaren fase industriala.

4. XX. mendea. Industri aroa
1920 inguruan instalazioen azken berrikuntza handia egin zen eta putzupada-gurpilen indarra motobonba batek ordezkatu zuen. Motobonbak putzu gaziko ura atera eta, lantegiaren mailaren gainetik, muino batean eraikitako deposituetara eramaten zuen; grabitateari esker depositu horiek lau toberak hornitzen zituzten eta toberak elkarren artean lotuta eta hutsean injektatuta zeuden. Hala, bada, ura zuzenean lurrintzen zen eta gatzari hondoraino erortzen uzten zioten, zentrifugatzeko makinak lehortzeko prest geratuz. Inbertsio handi horrek, produkzioa %25 handitzea baino ez zuen lortu eta urtean 728 t produzitzera iritsi ziren. Hala ere, kopuru hori ez zen nahikoa izan itsasoko gatzaren lehiakortasun handiari aurre egiteko, azken horrek kalitate txarragoa bazuen ere, kostu txikiagoak baitzituen. Azken ahalegina egin nahian, lantegia lisiba eta kloroa produzitzen hasi zen, baina estrategia horrek itxiera apur bat atzeratu baino ez zuen egin eta, azkenean, Productos Léniz lantegiak 1972. urtean eten zuen bere jarduera, 1500 urtez ustiatutako gatzaga betiko itxiz.

Bisita gidatuen ordutegia:
Larunbatetan eta igandeetan: 12:00 (euskeraz) eta 13:00 (erderaz)
Igande arratsaldeetan itxita.

Astean zehar, aurrez eskatuta.
Tel.: 943 71 47 92

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu