
Museo klasikoaren kontzeptua aldatu genuen, "Ez ukitu" edota "isilik mesedez" bezalakoen ordez, guk zentzumen guztiak erabiltzea proposatzen genuen, ez bakarrik ikusmena, baizik eta ukimena, usaimena... baita dastamena ere, tailer eta ikus entzunezkoen bitartez, gure jatorri eta historia hobeto ulertzeko. Egun, Museoak eskaintzen duen aukera hau, gazte zein helduentzat oso erakargarria dela konturatu gara.
Gaiak borobildu, elkartu eta bere onera ekartzeko, ingurugiro gaia da museora sartu bezain laster aurkezten dugun lehen gaia, eta beste gai guztietan txertatzen duguna.
Azken urteetan, museoa lau hormetatik atera eta Eskoriatza osoa museo bat izateko pausuak ematen ari gara. Herriko agintari eta beste erakundeen laguntzarekin, daukagun ondarerik esanguratsuena berreskuratzen ari gara: jauregiak, elizak, ermitak, baserriak, monumentu megalitikoak, basoak... bisitatu ahal izateko.
Udaletxeak, XVI. mendeko Ibarraundi jauregia erosi du eta zaharberritzeari ekin zaio museoa bertan kokatzeko. Horrez gain, Museoaren inguruan Etnografia Parke bat egingo dugu, Debagoieneko industrializazioaren oinarria izan ziren hainbat lanbide eta artisautza kokatuko ditugularik.
Ordutegia:
Igandeetan: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Astean zehar aurrez eskatuta.
Ibarraundi Jauregia
Tel.: 943 71 54 53
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu