Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size

San Miguel Errota. (Oñati)

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

San Miguel Errota Oñatiko San Migel errota San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen, eta bere patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek, hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten.

XV. mendean, gutxienez hiru errotaren jabe ziren, bailaran zehar zeudenak, Olaldekoa, ( herriko familia ahaltsu bati saldua: Lazarragatarrak), Linatzibarkoa eta San Migel errota; azken bi hauek 1440an eta 1432an agirietan jasota agertzen dira hurrenez hurren. Jaunaren nekazariek eta beraien lursailak edo etxeak monasterioaren lurretan zituztenek derrigorrez San Migel errotara joan beharra zuten ehotzera. Jaunaren eskubide hau zama handia zen nekazarientzat, horregatik egin zioten aurre, bai desobedientziaz eta bai auzitan arituz. Kasu honetan, Kondearen instalazioetan ehotzeko obligazioaren aurkako lehen auzia 1482koa da, 1583an, 1627an, 1658 eta 1741ean behin eta berriro berrekinez. Gai honen inguruan, nekazarien eta Kondearen arteko azken hitzarmena 1787a arte egon zen indarrean. Mende horietan zehar ehotze-eskubidea eta kondeek hamarrena jasotzeko zuten eskubidea lotuta egon ziren, elizaren patroi izateagatik.
XlX. mendean zehar jarraitu zuen lanean errotak baina gero eta larriago, ez jaun-ondasun erara, kondeen jabetza pribatu gisa baizik. 1899an industria erroldan ez da agertzen, horregatik pentsa daiteke lanari utzia zela baina eutsi egin zion egitura hidraulikoari eta beste industria mota batean erabilgarria zen.

Jatorrizko elementu gisa azpimarratu beharrekoak dira kokapena eta asmakuntzaren egitura orokorra: aldapara edo errota mugiarazteko erabiltzen zen ura biltzeko deposituak iraun egiten du, nahiz ubidea edo kanala desagertu egin den. Irina egiteko erabili zen azken errotarria ikus daiteke, baina hautsita dagoenez ezin izan dugu erabili.
Artoa ehotzeko harriak eta bere turbina, eta harriak aldatzeko garabi-besoa Bergarako Narbaizabolu-Goikoa errotatik ekarritakoak dira, baita gariarentzakoak ere. Zurezko turbina hondatuta zegoenez, pago zurez berregin da, jatorrizkoaren erreplika bat eginik.
Toberak edo kaxak, kono alderantzikatuen itxuran, berriak egin dira Lastur-ko (Deba) Lastur-Goikoa errotakoak eredutzat hartuta; tobera horietan biltzen da harrira jausi aurretik irin bihurtuko den alea.

Ehoketaren prozesu osoa ikusi ahal izateko, ehotarrien multzoetako bati gainean duten kaxa kendu zaio. Era berean, turbinen funtzionamendua dago agerian, uraren indarrez ardatzak eta harriak biraka jarriz alea ehotzeko era azaltzen duena.

Tel. 943 78 34 53  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu