Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size

Antonio Oteiza Museoa (Azkoitia)

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Antonio Oteiza (Donostia, 1926), Jorge Oteiza eskulturgile handiaren anaia txikia museooteiza_gr
da. Berau ere aspalditik aritzen da eskulturak egiten eta oso ezaguna da mundu osoan, batik bat erlijio gaietan oinarritutako eskulturengatik.

Kaputxinoa, Hego Amerikako hainbat lurraldetan misiolari ibilia, artea erabili du Berri Ona zabaltzeko bide moduan.

Serie luzeak egin ditu hainbat gai eta pertsonaiari lotuak, hala brontzean nola zeramikan, horien artean Lope Agirrekoari eta Aita antxietari dagozkionak.

Galapago irletan ere ibili zen, eta horien berri eman zuen "Las islas Galápagos y el hombre" liburuan.

Hego Ameriketako herri indigenek jasan dituzten bidegabekeria eta zapalketak etengabe salatu izan ditu.

 

Eliz barnean nahiz kanpoan artea bultzatzeko bere grinak 10.000 obra baino gehiago sortzera eraman du.

Egun, obra horietako batzuk, batik bat Azkoitian Galda-Beitia funditzailearekin elkarlanean sortutako lanak, ikusgai daude museo honetan.

Ostiralak: 18:00etatik 20:00etara

Larunbat, igande eta jaiegunak:
12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

SARRERA DOAN

www.antonioteiza.org