AIKUR Erle Museoa. (Urretxu)




Urretxun, Gipuzkoako bihotzean, Aikur Erle Museoa aurkitzen da, Santa Barbara ermitaren
inguruan. Bertan, Irimoren magalean, inguru eder batean, erleen mundu ezkutu eta zirraragarria ezagutuko duzu.
Museo honetan erleen antolakuntza eta komunikazioan sakontzeko aukera izango duzu teknologia aurreratuenen laguntzaz. Gainera, erleak ikusi ahal izango duzu kristalezko erlauntza berezi batzuen barnean. Hemen, abaraskak nola eraikitzen diren, nola ikusten duten, erregina nolakoa den, haien dantza bidezko komunikazio zehatza zertan datzan,... zuzenean ikusi ahal izango duzu.
Museoak 260 m² ditu eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Erlauntzen eta antzinako erreminten ondoan argi-panelak, kolorez beteriko panelak eta ukimenezko pantailak aurkitzen ditugu. Kanpoaldean bisitariek inguruko landare desberdinak ikus ditzakete bertatik dagoen pasealekutik osteratxoa eginez gero. Halaber, bertan ikusi ahal izango dituzte leku desberdinetatik ekarritako antzinako erlauntzak.
Ordutegia: larunbat, igande eta jaiegunetan goizeko 11:00etatik 14:00etara. Astean zehar aldez aurretik hitzartutako taldeentzako bakarrik irekiko da.
Informazio eta erreserbak:
630 70 25 87 / 943 730428
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Prezioak:
Banakako sarrera: 3,00 €
taldea: 2,00 € (10 lagunetik gora)
Bisitaren iraupena: ordu eta erdi
Helbidea: Santa Barbarako bidea - 20700 Urretxu
GPS koordenadak: n: 43° 05' 42", -w 2° 19Ž 37"