
Igartubeiti baserria euskal baserriaren Urrezko Aroaren (XVI. eta XVII. mendeak) eredu ezin hobea da, eta garai hartako zurezko arkitekturaren adibide bikaina. Garai hartako baserrien giroa, altzariak eta tresnak ezagutzeko aukera eskaintzen du, baita XVI. mendeko habe luzeko dolare bat berriro lanean ikusteko ere.
Gure arbasoen eguneroko bizitzara hurbiltzen gaituen esperientzia da.
Interpretazio guneak euskal baserriaren historia, ezaugarriak, erabilera eta bilakaera erakusten
dizkigu, baliabide expografiko berrienak erabiliz.

Martxoak 1etik urriak 31ra:
Asteazkenetik igandera: 10:00 - 14:00 eta 16:00-19:00
Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00.
Tel.: 943 72 29 78
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net/