Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size

Artzaintzaren Ekomuseoa. (Legazpi)

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Erraizabal baserria (XVI. mendea). Telleriarte. (Legazpi)

Artzaintza ezagutzeko eta Idiazabalgo gazta nola egiten den ikusteko aukera eskaintzen du Ekomuseoa
ekomuseoak.

Ekomuseoak, ikus-entzunezko emanaldi baten bidez, urtaro bakoitzean ganadua nola maneiatzen zen erakusten du.
Horretaz gain, erakusketa iraunkorrak beste alderdi hauek ere erakusten ditu: ingurune fisikoan ibilaldi bat, ganaduaren transhumantzia, bordako artzaintza, artzaintzarako kortak eta txabolak, latxa arrazako ardiak, ardiaren bizi-zikloa, artzainaren lanbidea eta Idiazabalgo gazta nola egiten den artisau-eran, tradizionalki eta gaur egun. Are gehiago, nahi duenak gazta egiteko prozesuan bertan parte hartu ahal izango du horretarako prestatuta dagoen bisita gidatua eskatuta.

Bisita gidatuak eta ikus-entzunezkoak ekomuseoan:Ekomuseoa

Igandeetan eta jaiegunetan: 10:30 eta 11:30.
Astelehenetik larunbatera: aldez aurretik eskatuta.
Bisitaren iraupena: ordubete, gutxi gorabehera.

Tel.: 943 73 04 28
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.lenbur.com