IGARALDE GOENA BASERRIA: OGIAREN TXOKOA. Brinkola. (Legazpi)
Ogiaren Txokoak gure eskualdeko errota- eta ogi-tradizioaren ezaugarriak erakustea du helburu.
Ogiaren Txokoak ogia egiteko prozesu osoa azaltzen du, hazia landatzen denetik hasi eta ogia labetik atera bitarteko guztia. Nekazaritza-tresnak, hazia ehotzen duen errota, ogia erretzen duen labea eta beste elementu asko daude gune horretan. Horretaz gain, familia ororen mahaian hain ohikoa den betiko produktu horren sinbologiari eta haren ezaugarri osasungarriei ere toki zabala eskaintzen zaie Igaralde Goena baserrian.
Bisita gidatuak:
Igandeetan eta jaiegunetan: 10:30 eta 11:30
Astelehenetik larunbatera aldez aurretik eskatuta.
Bisitaren iraupena: 30 minutu.
Tel.: 943 73 04 28
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.lenbur.com