Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Bizimodua XVI. mendean

Bizimodua XVI.mendean

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Argazki Galeria 

Ekonomiako sektore aktiboenek gorakada handiak bizi izan zituzten XVI. FerreteriaMirandaolamendearen bukaera arte. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren eredu argia da eta baserrietan izaten zen bizimodura eta girora hurbiltzeko aukera ematen digu. Bergaran , Errenazimenduko baserri handien osagarrietako bat kontserbatzen da, XVI. mendearen lehen erdiko Agarreko garaia hain zuzen ere, haragi, fruta eta ale biltegi gisa erabiltzen zena.
Burdinolen jarduera nabarmena da gure inguruan. Legazpiko Mirandaola burdinolak iraganera bidaiatzeko aukera ematen du, garai hartako jarduera zen bezala berreraikitzen baitu. Errotak burdinolen premiazko osagarria ziren eta, Legazpin, Igaraldeko errota bisita dezakegu. Gazta eta ogia olagizonen oinarrizko janariak ziren eta artisau erara nola egiten ziren ikusi ahal izango dugu Artzaintzaren Ekomuseoan eta Ogiaren Txokoan hurrenez hurren.

GatzarenMuseoa
Gatza, bestalde, funtsezko produktua zen Erdi Aroan eta 1533an, gremioko konpainia bat sortu zen Leintz Gatzagan Santa Columba izenpean.
1542an, gatza egiteko eta saltzeko ordenantzak ezarri ziren. Gatzaren inguruko jarduera eta gatza edo garai hartan "urre zuria" deitzen zena lortzeko modu desberdinak Gatzaren Museoan ezagutu daitezke, Dorletako Santutegitik hurbil.


Triptikoa