Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Dorretxe eta jauregi artean

Dorretxe eta jauregi artean

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Argazki Galeria

XVI. mendean, Erdi Aroko antzinako hainbat leinuk garrantzitsuak izaten PalacioArresejarraitzen zuten eta, aldi berean, gizartean azaleratzen ari ziren familia ugari zeuden.

"Azkarate-Marutegi jauregia. Bai adreiluzko fatxada eta bai harlanduzko zatia modu erregularrean jarritako zeramikazko plakaz dekoratuta daude. XVI. mendearen lehen erdiko plakak dira. Alemaniatik ekarri ziren, seguruenik Nurenberg eskualdetik, eta bere garaian berogailu handi baten zatiak izan ziren; bere erliebe beiraztatuetan programa ikonografiko konplexua dago,..."

J.A. Gil Massa.
Bergarako hirigintza eta arkitektura zibila . XIII. mendetik XVIII.era.

Errenazimenduko izaera tokiko eliteentzako eraiki ziren egoitzetan gauzatu zen. Bestalde, ekonomiari buruzko erabakiak hartzen zituzten zentroekin beti zeuden harremanetan eta, azkenik, eskualdeko hainbat biztanlek errege-idazkari, eskribau edo beste hainbat lanbide zituzten, baina ez zuten euren jaioterriarekiko harremana eteten. Dorreetako aldaketak dira garai berrien adierazgarri. Dorreak militar-izaera galtzen eta etxebizitza-izaera hartzen joango dira eta aldaketak izango dituzte egituran. Inguruan dauden dorretxe eta jauregiek aukera emango digute Ignaziotar Lurraldeko herri gehienetara joateko.

FloreagaJauregiaAzpeitian Antxieta etxea bisitatuko dugu, mudejar estiloko fatxada originala duen Juan de Antxieta musikagile ospetsuaren jaiotetxea. Azkoitian, berriz, Baldatarren dorretxea eta Floreaga dorrea aurkituko ditugu. Floreaga dorrea XVI. mendearen lehen erdiko jauregi mudejar bikaina da eta hiru solairuko arkudun galeria dotorea du fatxadan. Zumarragan, bestalde, Legazpi dorretxea bisitatuko dugu. Legazpi dorretxea Filipinar uharteak kolonizatu zituen Miguel Lopez de Legazpiren jaiotetxea da. Handik hurbil, Urretxuko udalerrian, XVII. mendeko lehen urteetan eraikitako Ipeñarrieta jauregi-etxe sendo eta dotorea nabarmentzen da Irimo mendiaren magalean.


Bergarako hirigune historikoan etxetzar eta dorre ugari daude. Arrese eta Azkarate-Marutegi jauregiek izkina egiten duten balkoiak dituzte; bigarrenak, gainera, Alemaniatik ekarritako XVI. mendearen lehen erdialdeko zeramikazko
53 plaka bikainez apainduta du San Pedro kalera ematen duen fatxada. Aroztegi jauregiak sarrerako arku handia eta motibo platereskoekin tailatutako atea ditu.LegazpiDorretxea
Oso interesgarria da Jauregi etxea, fatxada nagusian duen 1500. urteko baxuerliebeagatik; Olaso dorre ahaltsuak garita-pinakulu dotoreak ditu ertzetan; Ondartza Komendadorearen etxeko fatxada nagusian Karlos V.aren ezkutu inperiala ikus daiteke bere bi buruko arrano eta guzti. Bergarako Egino-Mallea jauregia eta Gabiria eta Ozaeta dorreak ere XVI. mendeko arkitekturaren eredu bikainak dira.

Arrasateko hirigune historikoan, San Juan Bataiatzailearen eliza ondoan, Artazubiaga eta Andikano-Zelaa etxetzarrak daude. Leintz Gatzagak ere Erdi Aroko hirigune interesgarri eta polita du; San Ignazioren atetik hirigunean sartu baino lehen, Elexalde jauregia ikusteko aukera izango dugu. Azkenik, Eskoriatzan, gaur egun museo den Ibarraundi jauregia bisitatzeko parada izango dugu eta, Aretxabaletan, Aozaratzako elizatean, Urkuluko ingurune naturalaren ondoan, Otalora dorretxea.


Triptikoa