Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Dorretxe eta jauregi artean

Baldatarren dorretxea. Azkoitia

PDF fitxategiaInprimatuE-posta


Bailarako beste dorretxeen antzera, Baldakoa ere Enrike IV.aren aginduz bota egin zuten eta Baldatarren dorretxea Oteizaren eskulturarekinXIII. mendeko dorreak zuen defentsarako itxura kendu zitzaion. Bandoen gerran Ganboatarren guneetako bat izan zen etxea hau. Gainera, etxe horretan bizi izan zen Marina de Licona, San Ignazioren ama, 1467an Beltran de Loyolarekin ezkondu aurretik. Kapera txiki bat du jesuiten sortzailearen ohoretan.


Eraikin honek, erdi aroko elementuak mantendu ditu. Aro honetan protagonismo handia izan zuen Baldako monasterioarekin batera, antzinako parrokiarekin batera, alegia; gaur egun hilerria dena.

Aurrealdean, Balda plazan, Oteizaren eskultura bat dago.