Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Dorretxe eta jauregi artean

San Ignazio Atea. Leintz-Gatzaga

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

1331. urtean, Alfontso XI.ak Leintz-Gatzagari hirigutuna eman zionean, orduko arauei jarraituz, hiribildua arresi batez inguratuta zegoen. Hiribilduak bost sarrera zituen eta gaur egun haietako lau mantentzen dira.

Errege-Bideak Leintz-Gatzaga zeharkatzen zuen mendebaldetik ekialdera. Garai bateko bidearen mutur batean aurkitzen dugu gaur egun hiribilduko sarrera nagusia zen San Ignazioren atea. Alde bakoitzean armarri bana duen arku karpanela da; hiribilduaren kanpoaldean dagoena, Gaztela-Leongo armarria, apur bat lakarra, eta honen gainean manposteriaz eginiko apaindura. Moldurazio mixtilineoa eta floroia ditu apaindura honek. Hiribilduaren barnealdean, berriz, armarriaren ordez kristalezko kutxatxo bat dago, barruan santuaren irudia duela.

Arkua eta bere apaindurak 1760. urte ingurukoak dira. Aurretik zegoena, Madril-Irun Auto Errege-bidea egiteko bota behar izan zuten.