Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Eliza barruko artea

Pietatearen Kapera

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Pietatearen Kapera
Pietatearen kapera 1530-1531 urte inguru hasi ziren eraikitzen On Rodrigo Mercado de Zuazolaren kontura.

Kaperako sarreran zabaleran zazpi metro eta altueran zortzi metro dituen burdin hesi bat dago. Kaperaren gai nagusia, noski, Pietatea da. Presbiterioaren aldean beste burdin hesi bat dago; honek zabaleran 3,85 metro eta altueran 8, aurrekoaren oso antzerakoa apainduretan. Burdin hesi honetan "1535" irakur dezakegu.

Barruan, iparraldeko horman Zuazola gotzainaren mausoleoa dago, Filabreseko marmolez egina 1532. urtea baino lehen eta ,dirudienez, nahiz eta idatzizko dokumenturik ez egon, Diego de Siloéren lana da.

Pietatearen Kapera
Mausoleoa, arkitektonikoki, erretaula baten erara antolatuta dago. Erdiko nitxoan, On Rodrigo otoitz egiten, bertute batek lagunduta eta zerbitzari batekin, eta atzean, laino eta aingeru artean, Espiritu Santuaren erliebea.

Kapera-buruan Pietatearen erretaula dago. Dokumentuen arabera, 1533 eta 1536a bitartean egin zen plateresko estiloan. Lan honetan Oñatiko Martin de Iragorri eta Juan de Olazarenek hartu zuten parte, baita Andres de Mendigurenek eta Juan de Ayalak ere. Erretaulak bankua, hiru gorputz eta atikoa ditu, bost kaleetan, guztia erliebean.

Mausoleoaren parean Pierres Picartek egindako On Rodrigoren hilobia dago. Erretaula eta mausoleoarekin konparatuz gero, hilobia oso apala da; sarkofagoa baino ez dago eta azpian harri lauki bat basa eta plintoarekin eta hiru aingeru kapitelean. Kartel batean "1548" irakur daiteke.