Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Eliza barruko artea

San Migeli eta Espiritu Santuari eskainitako erretaula

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

UNIBERTSITATEKO KAPERA. OÑATI

Unibertsitateko kaperaren erretaula
Santi Spiritu Unibertsitateko kapera fatxadaren eskuinaldean dago. Kaperaren atzealdetik, korua dagoen lekutik, zuzenean ekitaldi-aretora daraman ate bat dago.

Erretaulari dagokionez, esan beharra dago erretaula nahiko handia dela eta egitura onekoa. Batzuen ustetan Pierres Picart artistaren lana da, izan ere, Pierres Picart San Migel Parrokiako Pietatearen erretaulan ere parte hartu zuen.

Sotobankua, lau gorputz eta atikoa ditu. Plateresko arteari badagokio ere, bere estiloa manieristara asko hurbiltzen da, gehienbat atikoaren antolamendua. Honek ez gaitu harritzen, zeren eta Berrugete, Picarten eragina izan zuen maisua, manierismorantz lehen hurbilketatzat hartzen da.

Erretaularen xehetasuna
Erdiko kalean San Migel, Espiritu Santuaren Etorrera eta Amabirjinaren Jasokundearen irudiak ditugu, On Rodrigoren armarria eta Aita Santuaren goi-erliebe bat.