Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Eliza barruko artea

Santiagoko Erretaula. Elgetako parrokia

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Erretaula
Elgetako Jasokundearen Amaren Parrokian, bere jatorrizko lekutik kanpo, aldare nagusia eta sakristia artean, dago Santiagoren erretaula.

Nahiz eta garai batean Santiago Txikiaren erretaula zela uste izan, Santuaren eskumako eskuko makulua beiratuz gero, Santiago Handia dela ikusiko dugu.

Honen arkitektura eta dekorazio mitologikoagatik eta irudietan erabilitako estilo klasikoagatik, badirudi, probintzia osoan, italiar influentzia handiena duen erretaula dela.

1564an Migel Llorentiri eskatu zitzaion lana eta eskuineko oinaren irudia guztiz txukun amaituta egon ez arren, oso ondo landutako irudi baten aurrean gaude.