Soledadeko kapera Nicolas Saez de Elolaren erabakiz eraiki zen. Nicolas bera Pizarroren laguntzaile izan zen Peruko konkistan. Bere kapitainetako bat izan zen hain zuzen ere.
1553.urtean egindako testamenduan erabakitakoa jarraitzeko, enkante publikoa egin zen, obrak nork egin erabakitzeko.
Kapera, bere osotasunean, bai arkitekturan, bai apaingarrietan, errenazimendu klasiko bezala ezagutzen den estilokoa da.
Kaperak lau zati ditu:
Kaperak kasetoidun kupula bat du erdian irekidura batekin, errenazimendu estilokoa da bere osotasunean, eta Erromako Panteoiaren eredua jarraitzen du.
Kupula lau petxinetan sostenganatzen da, eta hauetan lau ebanjelisten irudiak agertzen dira.
2002.urtean hasi ziren zaharberritze lanetan, indusketa arkeologikoetan, garai ezberdinetan lurperatutako eskeletoak aurkitu zituzten, baita kanpai bat egiteko moldearen aztarna ere. Kaperaren erdialdean ikus daitezke.