Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Eliza barruko artea

Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia. Azkoitia

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ama Birjinaren Jasokundearen parrokia XVI. mendeko eraikina da, antzinako Baldako parrokia herri erdialdera pasa zutenean eraikia.
Parrokia, Baldako Andre Mariatik herriaren erdigunera pasatzeko baimena 1509 eman zen. Obrak 1586 arte iraun zuten.

XVIII. mendean hartu zuen tenpluak gaur egun duen itxura. Dorrea, eliza ataria, sakristia eta apaiz etxea egin ziren.Aipatu beharra dago, kanpandorrea lehenengo erlaitzetik gora 1947an eraiki zela, aurrekoa tximista batek eraitsi baitzuen 1943an.

1988-89an, hezetasun arazoak konpontzeko lanak egin ziren. Lan hauetan, erdi aroko hilobi ugari aurkitu ziren. Lanak 1992. urte arte iraun zuten.

Barnealdean, Aldare nagusiko erretaula , 1660koa, eta Cavaille Coll organo erromantikoa nabarmentzen dira.

Organoa parrokia honetako bitxi garrantzitsua da. 1898an eginikoa, Aristide Cavaille-Coll egileak egin zuen azkenetakoa.Organo sinfoniko erromantiko garrantzitsuenetako bat da, bere 40 jokoekin.