Francisco Bautista, Madrilgo Jesusen Lagundiko Ikastetxe inperialeko diseinatzaileak moldatu zuen. Baina Antonio Alloitizek, Bilboko Begoñako Ama Birjinaren basilikako erretaularen autoreak, bukatu zuen . 1905ean, sute batek egituren zati batzuk erre ondoren, eraberritu egin zen.Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren moldatzailea izan zen Francisco Urkola izan zen zuzendaria.
Irudi-bilduma: Hamabi apostolu, Juan Bataiatzailea, San Jose, Santa Ana, San Joaquín, lau Eliz-irakasle eta Andre Maria bere jasokundean. Sagrarioaren bi aldetara, Coloniako Birjinen erdi bustoko bi erlikia ikus daitezke, XVII. mendekoak.