Skip to content
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
Hasiera Zer ikusi Eliza barruko artea

San Miguel Erretaula

PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ezkioko parrokia XIV. mendekoa da. Ate gotikoa du, eta hiru nabe, erdi-puntuko arkuekin.

Parrokia honek XVI. mendearen hasierako erretaula du.

Erretaula honek bankoa, hiru gorputz, hiru kale eta hauts-babesa ditu. Erretaula zokalo baten gainean dago.

Bankoaren erdialdean ekisaindua dago. Alde batean eta bestean Pasioaren bi erliebe ikus ditzakegu: Zigorraldia eta Gurutzerako Bidea.

Lehenengo gorputzak San Migelen irudia du erdialdean. Bi aldeetan goiangeruari erreferentzia egiten dioten bi erliebe daude, eta horietan Gargano mendian izandako agerraldia eta goiangeruak Satanekin izandako borroka islatzen dira.

Bigarren gorputzean, erdialdean, Ama Birjinaren irudia dugu, aingeruek inguratuta eta koroatuta. Gorputz honen kaleetan erliebe hauek azaltzen zaizkigu: Deikundea eta Artzainen Adorazioa edo Gurtza.

Hirugarren gorputzean, erdialdean Kalbarioa dugu, eta erliebeak honako hauek dira:  Jaunaren Piztuera eta Ehorzketa Santua.

Ez dago obra honi buruzko dokumentaziorik, eta Ezkiori buruzko erreferentziarik ere ez dute aurkitu Gipuzkoako arteari buruzko liburu edo idatzietan.

Beste zenbait gipuzkoar erretaularekin egindako konparazio-azterketak ezin izan du argitu zein maisuk gauzatu zuen erretaula.