San Ignazioren historia benetako erromes baten historia da. 1522. urtea zen, San Ignaziok Jaungoikoarenganako bideari ekin zion eta Lurralde Santura erromesaldian joateko prest zegoen. Erromesaldi luze honen lehenengo etapa Arantzazuko Santutegiraino eraman zuena izan zen.
Hau da, Loiolatik hasi, seguruenik Antiotik pasatu eta azkenik Arantzazura iritsi zen bere lehenengo etapan.