Art within the Church

  • The Mausoleum of Bishop of Zuazola and the altarpiece of Piedad
  • It stands out for its rich original polychrome and the quality of its sculpture.
  • A Jewel of the Renaissance of Gipuzkoa
  • Richly decorated, the images of the Four Evangelists located on the predella stand out for their quality and beauty
  • A paradigmatic example of columned temples of this time
  • Altarpiece with the most Italian influence of Gipuzkoa
  • Made by Juan de Lizarazu, in the 16th century
  • The interior of this 14th century church has a 16th century renaissance altarpiece
  • The vaults of the side naves, the 4 domes of the central nave and the capitals of the Tuscan order built with wood are surprising
  • The baroque altarpiece of the Main Altar, the baptistery of San Ignacio and the Chapel of Soledad stand out
  • The Cavalle-Coll organ and three of its altarpieces stand out

Soreasuko Sebastian Donearen parrokia eta Bakardadearen Kapera (Azpeitia)

Azpeitiko parrokia hau, hasiera batean zentro tenplario bat izan zela uste da. Eliza, gaur ikusten dugun bezala, XVI. eta XVII. mendeetan eraldatu zen. Orduan egin ziren erretaula, koruko eskailera, sakristia, organoa...

XVIII. mendean, aurrealde platereskoari elizpea erantsi zitzaion. Elizpea garaipenaren arku erromatarraren antzekoa da. Kanpandorrea, kapitel batekin bukatua, elizaren zatirik zaharrenetakoa da, erdi arokoa izan daiteke hain zuzen.

Barrualdean, Aldare nagusiko erretaula barrokoa nabarmentzen da, baita koroaren azpian dagoen San Ignazioren bataiarria. Elizak dituen zortzi kaperak ere aipatzekoak dira, baina bat nabarmentzen da: Bakardadearen Kapera.

Bakardadearen Kapera

09-kaperaBakardadearen Kapera Nicolas Saez de Elolaren erabakiz eraiki zen. Nicolas bera Pizarroren laguntzaile izan zen Peruko konkistan. Bere kapitainetako bat izan zen hain zuzen ere.

1553.urtean egindako testamenduan erabakitakoa jarraitzeko, enkante publikoa egin zen, obrak nork egin erabakitzeko.

Kapera, bere osotasunean, bai arkitekturan, bai apaingarrietan, errenazimendu klasiko bezala ezagutzen den estilokoa da. Lau zati ditu:

  • Lehenengoan, Nicolas Saez de Elolaren mausoleoa dago.
  • Bigarrenean, aldarea aurkitzen da. Garai batean erretaula zegoen lekuan, gaur Jesús Gurutziltatua, Andre Maria eta San Juanen irudiak daude.
  • Hirugarrenean, "grisallaz" margoturiko horma ikus dezakegu. Sextina kaperan dagoen Migel Angelen "azken judizioa"ren antzekoa irudikatzen du. Irudi honek balio berezia du, Migel Angelek bere lana egin eta denbora gutxira egin baitzen. Zoritxarrez, 1898.urtean, aldare bat jartzeko egin ziren lanetan, irudiaren erdialdea galdu zen.
  • Laugarrenean, kaperaren korua dugu. Korupean erliebeak ikus ditzakegu. Horietako irudi bat emakume bat izar batekin litzateke, Andre Maria edo Venus Jainkosa. Bestea, berriz, Hercules edo Kristoa izango litzateke.

Kaperak kasetoidun kupula bat du erdian irekidura batekin, errenazimendu estilokoa da bere osotasunean, eta Erromako Panteoiaren eredua jarraitzen du.

Kupula lau petxinetan sostenganatzen da, eta hauetan lau ebanjelisten irudiak agertzen dira.

2002.urtean hasi ziren zaharberritze lanetan, indusketa arkeologikoetan, garai ezberdinetan lurperatutako eskeletoak aurkitu zituzten, baita kanpai bat egiteko moldearen aztarna ere. Kaperaren erdialdean ikus daitezke.

FaLang translation system by Faboba

Multimedia

Bakardadearen Kapera

Tourseko San Martin

Hidden treasures - upcoming events

No upcoming event!

This website uses its own and third-party cookies to optimize your browsing and perform analytical work. By continuing browsing we understand that you accept our cookies policy.