Egino-Mallea Jauregia (Bergara)

Barrenkale kalearen amaieran aurkituko dugu Egino-Mallea Jauregia. 1585. urte inguruan eraiki zen jauregia, Pedro Ibarra maisuaren lana da, nahiz eta lanak berak ez amaitu. Oin karratu planta du eta lau isurkiko teilatua. Fatxada nagusia plaza batean zabaltzen da eta bertan ederki asko ikusi eta ikasi ditzakegu Berpizkunde manieristaren ezaugarriak. Badirudi On Andres Egino Malleak eraikigarria zen lur guztia ez erabiltzea erabaki zuela, bere etxebizitzari presentzia handiagoa emateko helburuarekin.

Fatxadan erdialdean, eraikinaren hiru pisuak elkarlotzen dituen portada ikaragarri bat ikusiko dugu, hiru bao ordenekin.; sarrerako atea beheko solairuan, balkoiak lehen eta bigarren solairuetan eta alboetan leihoak.

Gorputz nagusia bertikalean altxatzen da, kale bakarreko erretaula baten erara egituratuta:
Behe solairuan, sarrerak erdi puntuko arku bat eta irudi geometrikoekin apainduriko dobela handiak ditu. Sarrerako albo bakoitzean bi zutabe joniar daude, aurrealdean kartelaz apaindurik dagoen plinto gainean.

Solairu nagusiak antzerako egitamua du: erdian ateburudun baoa, alboetan zutabe pare bat, aurrekoak bezala, aurrealdean kartela klasikoz apainduriko euskarri gainean. Zutabeek, kate-mailaz apainduriko frisoa eusten dute eta guztiaren gainean erdibitutako frontoia. Apaintzeko, bi bola pare, piramide gainetan (XVI. mendearen azken herenean oso ohikoak ziren elementu hauek).

Hirugarren pisuko baoa txikiagoa da. Ateburua du eta pilastra konposatuak. On Jesus Gil Massa arte-historialariak jauregi honen inguruan egindako azken azterketen arabera, lana, Pedro Ibarra maisuarena da.

FaLang translation system by Faboba

Dorretxe eta jauregi artean

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena