Agarreko Garai(xe)a (Bergara)

1980. hamarkadan zaharberrituta, Agarrekoa da Gipuzkoan geratzen den XVI. mendeko garaia bakarra. Haritz egurra erabilita eta iltzerik gabe dago mihiztatuta. Teilatuaren azalera 100 metro koadrotakoa da, barrukoaren halako bi. Hegal zabal horrek hezetasunari aurre egiteko ezinbestekoa da. Barruan, bi ganbaratxo eta solairu nagusia ditu. Azken honek hiru zati ditu: alboetako bi idortegiak eta erdiko gela, karraskariengandik babesteko. Azken honetan, gaztainondo egurrez egindako kutxa sendo bat dago. Kutxaren neurriak aintzat hartuta, gelan bertan egin zela ondorioztatzen da, ezinezkoa baita atetik horrelakorik sartzea. Garia eta artoa bananduta gordetzen ziren kutxa honetan.

Euskarriak (pilastrak gehi "txapeliak" ala turtokiak) oso kaltetuta zeuden. Hori dela eta, Bergarako Ubera auzoko izandako beste garai batenak erabili ziren zaharberritzerakoan: Etxeberri Urrutiko baserriko garaia izandakoarenak, hain zuzen ere.

Agarre baserria ere ikusgarria da, San Martin Agirreren jaiotetxea izan omen zen hau eta arkupe bikaina du. Fatxadan, Agarre sendiaren armarria azaltzen da, garai batean Bergarako espoloian zegoen Toki Eder etxean izan zen bera.

FaLang translation system by Faboba

Bizimodua XVI.mendean

Urola garaia

Debagoiena