Ama Birjinak

Loiolako San Ignaziok Andre Mariarekiko debozio handia izan zuen betitik. Horren adierazgarri da Lurralde Santura abiatu zenean bere lehen helburua Montserratera heltzea izatea, XVI. mendean ohikoa zen bezala.

Haurtzaroa igaro zuen Loiolako Oinetxeko otoiztegian Ama Birjinaren Deikundea eta Doloretako Ama Birjinaren erretaula bat zegoen. San Ignaziok Etxe Santua edo Loiolako dorretxea eta Egibar baserriaren artean igaro zituen haurtzaroko egunak.

Olazko Ama Birjinarekiko ere bazuen debozio handia, Olatzeko ermitan dagoen XIII. mendeko Amabirjina ederra. Ermita Azpeitiko Santutegi zaharraren parean dago; bertara joaten zen maíz otoitz egitera.

1522. urtean San Ignaziok Jaungoikoaren bideari ekin zion, erromesaldi luzearen lehenengo etapak Arantzazuko Santutegiraino eramango zuen. Ustez, bidean Antioko ermitan otoitz egin zuen. Egurrezko ermita eder honen barrualdean Ama Birjinaren taila gotiko interesgarria dago.

Badirudi Arantzazuko Ama Birjinaren irudi txikiaren aurrean egin zuela kastitate botoa, eta ondoren Montserraten hasi zuen bizitza Jaungoikoaren zerbitzura.

Ignaziotar Lurraldean hainbat Ama Birjina dauzkagu, besteak beste Leintz-Gatzagako Dorletako Ama Birjina, txirrindularien zaindaria dena. XII-XIV. mendeetako taila gotikoan Ama eta Semea ageri dira elkarri begira.

That's all
FaLang translation system by Faboba

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!